Ikasleak Argia Piztu unitate didaktikoa egiten

Laboratorium Bergara museoak hainbat eta unitate didaktiko eta bisita gidatu eskaintzen die ikastetxeei. Une honetan, Taula Periodikoaren erakusketa daukagu ikusgai, beste ekimen didaktiko batzuk egin daitezke:

TAULA PERIODIKOA: unibertsoa osatzen duten elementuak

DBH 3 eta DBH 4 mailetako ikasleentzat ekoiztutako erakusketaz lagunduriko unitate didaktikoa da. Erakusketa horretan, ikasleek gure mundua osatzen duten osagai kimikoak eta horien antolaketa ezagutu ahal izango dute, elementu kimikoek gizakiarekin eta naturarekin daukaten harremanaz eta kimikarien aurkikuntzen historiaz jabetuko dira. Ikusi erakusketa.

ENERGIA: Guzti-guztiaren jatorria eta amaiera

DBH 3 eta DBH 4 mailetako ikasleentzat. Energia eta materia Unibertsoaren jatorritik elkarri lotuta daude. Ikusten dugun materia atomoz osatuta dago, baina energia era askotara adierazten da: argitsua, termikoa, kimikoa eta abar. Energiaren eta materiaren 'zenbakiak' asko aldatzen dira erabiltzen den eskalaren arabera: mundu mikroskopikotik astronomikora. Informazio gehiago hemen.

ARGIA PIZTU. Zientziaren sorrera Euskal Herrian

Ikasturtean zehar egin daitekeen unitate didaktikoa da honako hau. Batxilergoko ikasleei zuzendua, museoaren erakusketa iraunkorra bisitatzen da. Alde batetik, berrikuntza gizakion berezko gaitasuna dela ikasten dute, eta bestetik, “zientzia” deitzen dugun tresnari esker, berrikuntza-ahalmena biderkatu eta aro berri batean sartu ginela XVIII. mendetik aurrera. Zientziaren garapenari lotuta gizartea nola aldatu den ikusiko dute. Zientziaren eta gizarte-garapenaren arteko loturez dihardu museko erakusketak.

Urtean zehar

Urteko beste garai batzuetarako beste unitate didaktiko erreserba daiteke: Ikusi gure unitate didaktiko guztiak

Aukerak zabaltzen

Azkenik, beste aukera batzuk egon daitezke. Informa zaitez eta bisita gaitzazu. 

Erreserbak

Erreserbak egiteko eta informazioa gehiago eskatzeko, telefono honetara dei dezakezu:

  • 943 769 003